Reinfected.me aka Marcin Pospiech Wroclawko (Polonia) Arte Ederren Akademiako graduatua da. Londresen (Erresuma Batua) bizi eta sortzen duen multimedia diseinatzailea. Bere bidaia mentalak eta alienazio-egoerak film laburretan islatzea erabaki zuen, non bere fobiarik handienei aurre egin behar dien. Mundu osoko musika konpositoreekin batera, publikoa errealitate ezezagunetara eta dimentsio desberdinetara eramaten duten animazioak sortzen ditu.