Lyonen (Frantzia) sortutako bikote bat da ADUNO, José Person (musikaria) eta Nicolas Dufoure (artista digitala)k osatua.
Zuzeneko emanaldi honek sintetizadore modularrak, denbora errealean erantzuten duen audio proiekzioa eta laser sinkronizatua uztartzen dituen konposizio audiobisual bat eskaintzen du.
IDM/elektronikaren korronteek bultzatuta, ADUNO esperientzia murgilgarri batera gonbidatzen zaitu, giro espazial ilun bat eta energia bizi eta koloredun baten arteko kontrasta nabarmenduz.
Gure emanaldiak kosmosaren interpretazio propioa aurkezten du, denboran eta dimentsioetan zeharreko bidaia efimero baten bidez.
Infinitesimaltik infinitora, egitura organikoen eta geometria koreografien artean, gure emanaldiak eskala erlazioak uztartzen ditu paisaia digital batean, non musika eta irudien arteko konexioa ezinbestekoa den.